Antonio Briceño

antonio3

 

Ameriketako lurzati handi bateko jatorrizko herrietako xamanen erretratuek osatzen dute Dioses de América (Amerikako Jainkoak) bilduma. Haien kulturen duintasuna berreskuratzen laguntzeko helburuarekin, Antonio Briceñok errespetuzko eta konplizitatezko harremana garatzen du irudietako protagonistekin. Izan ere, bere lana xamanen kontakizun mitikoa irudikatzearekin estuki lotuta dagoela ondoriozta daiteke, hau da, euren imaginarioa ikusgai bihurtzeko elkarlan antzeko bat. (A.Castellote)

“Herri bakoitzaren kosmogonia eta mitologian gizadiaren oinarrizko gertaerak errepikatzen dira, baina tokiko indar naturalak dira protagonista eta lekuko. Muino, laku, erreka, desertu, haran edo harri bakoitzak Kosmosaren sorkuntzan parte hartu zuen; beraz, erlazio zuzena dauka izena eman dioten biztanleekin. (…) Proiektu hau proposamen ikonografiko pertsonala da, Amerikako herri indigena batzuetan izandako ikuskera, amets eta esperientzietan oinarrituta. Horrela, herri horien biziraupena, jakintza eta duintasunari egindako omenaldia da. (…) Amerikako jainko-jainkosak mila aldiz suntsitu eta sortu dituzte, gorentasuna hartu dute, gure patua zuzenduz. Eta horrela izango da beti (…)”. A. Briceño

Antonio Briceño Caracasen jaio zen, Venezuelan, 1966an. Biologian lizentziatua da. Hainbat sari eta beka jaso ditu bere lanagatik. Bere argazkiak hainbat liburu, aldizkari eta egunkaritan argitaratu dira, Venezuelan eta Venezuelatik kanpo. Erakusketak egin ditu Italian, AEBetan, Alemanian, Belgikan, Mexikon, Indian, Frantzian, Espainian eta Kuban. 2007an Venezuelaren ordezkari izan zen Veneziako 52. Bienalean, Italian.

www.antoniobriceno.com

antonio antonio2
antonio4
antonio5