Cecilia Paredes
©Cecilia Paredes

©Cecilia Paredes

Lima, Peru, 1950. Gaur egun San Jose (Costa Rica) eta Filadelfia (AEB) artean bizi eta lan egiten du. Artista gonbidatu bezala Associate Faculty Master-a da Pensilvaniako Unibertsitatean. Sari eta beka ugari jaso ditu bere lan artistikoagatik. Artista egoiliarra izan zen Bellagion, Rockefeller Fundazioa, 1988an; Pensilvaniako Unibertsitatean 1999an eta La Isla Flotante proiektuan, Queensland, Australia 2001ean. Talde erakusketa askotan hartu izan du parte: Espainia, Costa Rica, Irlanda, Estatu Batuak, Australia, Panama, Kuba eta Perun. Orain dela gutxi bere bakarkako lana erakustera gonbidatu dute Moskuko Arte Garaikideko Museoak eta Costa Ricako Arte Museoak bere 30. urteurrena dela eta.

Bere lanak gorputza eta naturaren artean, eta alderantziz, apropos egindako nahasmenaren gainazal sentsuala aztertzen du. Eszenaratze landuaren bidez eta tratamendu digitala erabiliz, Paredesek gizakiok galdu dugun identitate zatia bilarazten digu: gizakia animalia dela eta naturari dagokiola.

 

©Cecilia Paredes

©Cecilia Paredes