Esteban Pastorino
©Esteban Pastorino

©Esteban Pastorino

Buenos Aires, Argentina, 1972. Ingeniaritza Mekaniko ikasketak hasi zituen 1990ean. Argazkigintzarekin harremanetan hasi zen 1994an. Hurrengo urtean argazkigintza publizitariorako hobekuntza ikastaroak egin zituen, eta aldi berean laguntzaile eta argazkilari jardun zuen. Hainbat beka jaso ditu, esaterako: Skopelos Centre of Photography (Grezia), Fundación Antorchas (Argentina) eta Rijkakademie van Beeldende Kunsten-en (Amsterdam) ikasteko UNESCO-Aschberg beka. Buenos Airesko Arte Ederren Museoaren Leonardo Argazki Saria, eta Artearen Kritikoen Elkarte Argentinarraren Saria jaso zituen 2001ean. Bakarkako erakusketak makina bat herrialdetan egin ditu, kasu baterako: Argentina, Belgika, Espainia, Erresuma Batua, Frantzia edota Ameriketako Estatu Batuak.

Pastorinoren formatu panoramikodun lana (GETXOPHOTOn 37 x 1,2 metroko kopia bat erakutsi zuen) berak diseinatu eta egindako kamera batekin sortua da. Giza begia sortzeko gai ez den prozesu optiko- fotografiko baten partaide egiten gaitu; horretarako hiriko espazioan jartzen du arreta, pasatze eta mugikortasunean.

 

©Esteban Pastorino

©Esteban Pastorino