Gonzalo Azumendi
©Gonzalo Azumendi

©Gonzalo Azumendi

Getxo, Euskal Herria, 1960. Seguru asko Gonzalo M. Azumendi Estatuko bidaia-argazkilari ezagunenetakoa da, eta akaso dibertigarriena. Hogei urtetik gora daramatza freelance argazkilari. Editoriala da bere mundua, eta horri zuzentzen dio lan guztia. Bidaiari nekaezina, bere erreportajeak 30 herrialdetako aldizkari, egunkari eta argitalpen onenetan ikus ditzakegu, esaterako: Viajes National Geographic, Altair, Lonely Planet, Rutas del Mundo, Grandes Espacios, El País edota El Mundo, beste askoren artean. Era berean, argazki liburu batzuk argitaratu ditu eta UNESCOk eskatuta, Gizon-Emakume guztien Ondare izendatutako lekuak erretratatu ditu.

Bere irudietan munduaren gaineko ikuspuntu baikor eta alaia nabarmentzen da, bere izaerarekin bat egiten duena; bizitzari eta pertsonenganako interes berezia ahaztu barik. Horren adibide dugu Muchachada Nui.

 

©Gonzalo Azumendi

©Gonzalo Azumendi