Julio Bittencourt
©Julio Bittencourt

©Julio Bittencourt

Brasilia, Brasil, 1980. Orain dela gutxi Leica Oskar Barnak (Alemania) eta Aperture Foundation-en Portfolio Pick Review (AEB) sariak jaso ditu.

São Paulo erdiguneko etorbiderik handienetakoa den Prestes Maia-ren 911. zenbakian, Etxerik Gabekoen Mugimenduak okupatutako eraikin erraldoia dago. Bloke gris bi dira, aspaldian Hegoameriketako eraikin modernoenak bezala hartuak, 360 leiho* dauzkate, eta 2002. urtetik aurrera 460 familia baino gehiago bizi dira bertan. Nahiz eta azken lau urteotan familia hauek Udalarekin hitz egiteko gauza izan, hiriaren erdigunearen berpiztea dela-eta, eraikin horretan bizilekua daukaten 1200 lagunak egunez egun egoera latzean eta etorkizunerako perspektiba gutxirekin bizi dira.

Bittencourt-en lanak hiri politikaren arazoa lantzen du; hiritarrak gizartean integratu beharrean, bakandu eta desbinkulatu egiten dituena. Irudiek ez digute inongo erantzunik ematen, baina arazoaren konplexutasuna azaleratzen dute; material eskasen eta egitura arkitektonikoen egungo gainbeheraren atzean, nagusi diren botereek mugatutako gune hauetan bizi diren pertsonen duintasunak bizirik dirauela erakusten dute.
*janela portugesez

 

©Julio Bittencourt

©Julio Bittencourt