Lobo Altuna
©Lobo Altuna

©Lobo Altuna

“… okupatu nahia, deskribatu, agortu, ez munduaren osotasuna –aipatzearekin batera suntsitzen den proiektua–, zati batek osaturikoa baizik: munduaren inkoherentzia nahasien aurrean, programa bat aurrera eramateko saiakera egingo da, mugatua noski, akatsik gabea, txikiezina”La vie mode d’emploi. Georges Perec

Tolosa, Euskal Herria, 1967. Hogeita hamar urte baino gehiago eman ditu bizitzen Getxon, bere aberri txikian. Gaur egun Berastegin bizi da eta editore grafiko dabil beharrean Diario Vasco egunkarian. Bartlebooth In Memoriam Areetako zentroko gune batek azken urteotan jasandako bilakaera erakusten duen lana da, egilearen eta getxoztar askoren bizitzan oso garrantzitsua den gune enblematikoa.