Marcos López

<©Marcos López ©Marcos López[/caption]

Marcos Lópezen egungo norantza mitoak, ikonoak eta artelan unibertsalak “Hegoaldetik” berdefinitzera dator. Argazki boteretsu honek, baina oraingoan leku eta testuinguru desberdinean, bigarren urtea du GETXOPHOTOn eta Sub-realismo criollo serieko zati da. Lópezen hitzetan: “El Sireno del Río de La Plata azpigarapenaren sirenoa da. Goiz batez Río de La Platako uretan erdi itota azaldu zen. Itsasoaren antza duen bazterrik gabeko ibaian. Amerika mugagabeko urrearen bila joateko konkistatzaileek hartu zuten ibaia. Sirenoa ilusioa da. Azpigarapenaren ur kutsatuetan bizirik irauten duen gizon-arraina”.

Santa Fe, Argentina, 1958. Ingenieritza unibertsitate- ikasketak alboratu zituen buru belarri argazkigintzan jarduteko. Bere jaioterria utzi eta Buenos Airesa joan zen, gaur egun ere han bizi da. Bere lana oso bilduma garrantzitsuetan topa daiteke, adibidez: Museo Nacional de Bellas Artes (Buenos Aires), MNCARS (Madril), Musac (Leon), Museum of Fine Arts (Houston), Museo Nacional de Bellas Artes (Caracas) edota Casa de las Américas (La Habana). 2009an Les Rencontres d’Arles jaialdian egiten den Arlesphoto-n ohorezko gonbidatua izango da.

www.marcoslopez.com

 

©Marcos López

©Marcos López