Pere Formiguera
©Pere Formiguera

©Pere Formiguera

Bartzelona, 1952. Argazkilari, teorialari, kritiko eta komisario garrantzitsua, Formiguera Bartzelonako Fundació Joan Miró-ren Argazki Saileko kide izan da, eta gaur egun Kataluniako Museu Nacional d’Art-en Argazki Saileko Aholkularitza Kontseiluan dabil. Bere lanak bilduma garrantzitsu askotan daude; kasu baterako, The Museum of Modern Art (New York), Fonds Nationaux d’Art Contemporain (Paris), San Francisco Museum of Art (San Francisco), Polaroid Collection (Cambridge), MNCARS (Madrid), MACBA, MNAC eta CCCB (Bartzelona). Beste hainbat bilduma pribatutan ere aurki daitezke bere argazkiak.

Formiguerak Pare eta Mare aurkeztu ditu, Cronos proiektuko serie bi. Proiektu honetan 1 eta 75 urte bitarteko 32 modelok parte hartu zuten, eta hamar urtetan zehar argazkilariak erretratu bana egin zien hilero. Denboraren joanari buruzko hausnarketa honek alde
bi dauzka: antropologikoa eta artistikoa. Pertsonaien aldaketa zolietaz jabetzeko aukera eskaintzen digu eta aldi berean, giza eduki eta aberastasunez betetako euren begiradei aurre egiten diegu.

 

©Pere Formiguera

©Pere Formiguera