Alberto García Alix

alix07-630x249

 

1956an Leonen jaioa, Madrilera egin zuen 1967an eta bertan bizi da egun. Bere lana ikusgai egon da munduko hamaika erakusketatan. Jasotako sarien artean: Fotografia Sari Nazionala, Madrilgo Erkidegoko Fotografia Saria eta bere ibilbideari eskainitako Bartolomé Ros Saria besteak beste.

García-Alixen iragan eta orainetiko bidaia dugu De donde no se vuelve (Itzulera bakotik). Bere historia kontatzeko Txinan galtzea erabaki du, bertara egindako hainbat bidaiatan grabatutako sekuentziekin osatu du bideoa, bere barne munduaren miaketa. Ikuslea artistaren iraganean murgildu ostean, bere orainaldirako itzulera egin du. García-Alixen argazkiak laurogeiko hamarkadako Madrilgo asaldura kulturalaren alderdi ez mediatikoenetan barneratzen dira, aldi berean hurbileneko ingurua deskribatzen dute: lagunak, garaiko pertsonaiak, bere bizitzako paisaiak… Egun, erretratuaren bikaintasuna eta konposizioa bere barrenerantz iraultzen den tresna bilakatu da, eta artistaren eboluzioa begi-bistan uzten du, jarrera abstraktuagoetarantz eta poetikoetarantz.

 

© Alberto García-Alix

© Alberto García-Alix

© Alberto García-Alix

© Alberto García-Alix