Jorquera
©Jorquera

©Jorquera

1972an jaio zen Porriñon (Pontevedra), bizitza gehiena Madrilen egin duen arren. Ingeniari Agronomoa da, inoiz horretan lan egin ez badu ere; Nophoto taldeko kide da. 2002tik Txina du lanerako gai bakarra. 2007an Wuhan proiektuaren garapenerako Ángel Fotografia Beka jaso zuen. Egun Wuhanen bizi da, Hubei probintzian (Txina).

Radiochina sailean Jorquerak ikusmen interferentziak darabiltza –zarata kezkagarri eta aztoratzaileak– gure hautematea eraldatzeko, errealitatea erakusteko erabiltzen ez diren efektuen bidez. Txinan mugimendua eten bakoa da. Milioika dira lekua aldatzen duten beharginak, megahirien eraldatzeko bidea jarraituz; gauetik egunera desegin eta eraikitzen direnak, lotu barik, urgaineko errealitatean itsasoratuz. Jorquerak badaki ez dela gai mundu txinatarra besarkatzeko eta ulertzeko. Hori dela eta, ezin du bertako errealitatea deskribatu, bere hitzetan “fikziotik edan behar dut nire helburua lortu eta baieztatzeko”.