Noriko Yamaguchi
©Noriko Yamaguchi

©Noriko Yamaguchi

1983an sortu zen Koben (Japonia), Kyoto eta Osakako unibertsiteetan Arte eta Diseinuan lizentziatu zen. Bere lanean fotografia, bideoa eta perfomancea tartekatzen ditu, Japonian egun azaleratzen ari diren artistetan garrantzitsuena dugu.

Segapotodun neska Noriko Yamaguchik sortutako pertsonaia da. Gorputz osoan komunikaziorako gailuak ezarri dituen etorkizuneko gizakiaren irudia aurkezten digu. Yamaguchi Japoniako segapotoen fenomenoan inspiratu da eta hauek dauzkaten funtzio anitzetan: kreditu txartela, telebista eta bideoa, MP3 erreproduzitzailea, GPS-a, kamera digitala eta posta elektronikoa. Moda honek erabat aldatu du informazioa elkarbanatzeko eta komunikatzeko modua. Segapotodun neska egungo jendearen karikatura da: bere gorputza ziberespazioan mudu osoarekin konektatuta mantentzen duten hainbat teklatuk estaltzen dute, baina aldi berean, bere gorputzean ezarritako teklatuen bidez uki dezaten nahi du, jantziaren bidez sentsazio fisikoenganako pasioa erakutsiz.

 

©Noriko Yamaguchi

©Noriko Yamaguchi

©Noriko Yamaguchi

©Noriko Yamaguchi

©Noriko Yamaguchi

©Noriko Yamaguchi