Sawada Tomoko
©Sawada Tomoko

©Sawada Tomoko

1977an sortu zen Koberm Hyogon (Japonia). Seian Collage Arta and Designgo Multimedia Departamentuan ikasi zuen, 2000n lizentziatu zen Seiango Fotografia Departamentuan, urtebete beranduago irakasle laguntzaile lanean hasi zen. 2000n Canon Century of Photography saria jaso zuen. Azken urteotan bere lana New York, Viena, Brusela, Tokio eta Osakan ikusgai egon da.

Bere lanak nortasunaren mugak ikertzen ditu, niaren mamiari erronka eginez. Apainketa seriea Harajuku look izenburua zeraman erakusketarako sortu zuen. Harajuku Tokio mendebaldean kokatutako barrutia da; bertako kaleetan nerabeek eroaten duten arropagatik ezagun egin dena. Moda joera honek manga pertsonaia gogokoenak, Gothik Lolita edo viktoriar garaiko jantziei keinu egiten die. Apainketa seriean, Sawadak gazte nerabe hauen rola hartu du, japoniar erara moda joeraren ikur izatera pasa diren hauena. Mugimendu honek Kawaii izeneko beste joera batekin zerikusia du, haur irudiak publizitate euskarri guztietan erabiltzen dituena.

©Sawada Tomoko

©Sawada Tomoko

©Sawada Tomoko

©Sawada Tomoko

©Sawada Tomoko

©Sawada Tomoko