Wang Qingsong
©Wang Qingsong

©Wang Qingsong

1966an sortu zen Heilongjiang probintzian (Txina), Sichuango Arte Ederren Akademian ikasi zuen. Azken hamarkadan bere lana mundu osoan zehar egon da ikusgai, horregatik bihurtu da txinatar arte garaikideko artistarik ezinbestekoena.

Bere lanaren testuinguru sozio-politikoari buruz zera dio: “Txinako nazio politikaren lehentasuna garapen ekonomikoa den bitartean, herrialdea aldatu da, eta bertako jendea are gehiago. Denak ei daude asmoz beterik eta erreformaren lorpen eta garapen azkarrarekin asebeteta. Kapitalismoak nekazari herria modernizatu du. Bizi berri honen bikaintasunari kantu egiteko antzerki teknikak erabiltzen ditut, eta kamerari istorio garaikideak konta ditzan uzten diot, benetakoak, ulergarriak. Txinak, munduko populazioaren bostena duenak, arazo asko dauka konpontzeko: arropa, elikadura, etxebizitza, garraioa eta barnealdetik hiri industrializatuetarako emigrazioa. ‘Migratzaile’ horiek, hiru milioitik gorako biztanleria mugikorra, ametsak betetzeko aukera bila dabiltza. Itxura batean, Txinan gertatzen ari den fenomenoak Europa eta Amerikako Estatu Batuen bizimodu materialista du xede. Baina, globalizazio aro honetan, ez ote dizkigu eredu hau gurtzeak kontraesan lar eragingo? Ideia honek nire fotografia lan asko bete ditu”.