Anoek Steketee
anoek_autor-630x354

 

Hoorn-en, Holanda, jaio zen 1974an. Hagako Royal Academy of Art-en hezi zen, eta graduondoko ikastaroa Bredako Academie St. Joost-en egin zuen. Argazkilari autonomo gisa lanean bere proiektu pertsonalak garatzen zituen bitartean hasi zen. Bere lana nazioartean erakutsi eta argitaratu da eta World Press Photo-ren Joop Swart Masterclass-erako aukeratu dute.

DreamCity 2006ko udan hasi zen Irak-eko eskualde kurdora eginiko bisitan. Anoek, ustekabean, Duhok-eko Dream City izeneko jolas-parkera ailegatu zen. Parkearen inguruan eraso, bahiketa, hilketa eta biolentziari buruzko albisteak besterik ez ziren entzuten, eta bitartean, parkeko bisitariek, izozkia jaten eta norian ibiliz gozatzen zuten. Orduz geroztik, Steketee-k mundu osoko jolas-parkeak bisitatu ditu: Libano, Israel, Palestina, Ruanda, Kolonbia, Indonesia edo Txina. DreamCity-k dibertitzeko eta ohikeriatik aldentzeko modua erakusten du. Errealitatetik kanpo dagoen esparrua, non parkeko hesiek ohiko mundua mundu irrealetik bereizten duten, eguneroko ohikerian bisitariei arnasa emanez.

 
as-Balloons as-Entertainer as-Gerwan as-military-Base as-Ride(corr) as-schoolgirls(corr)