Eduardo Arrillaga
arrillaga_autor-630x354

 

Elgoibarren jaio zen 1966an. 14 urterekin oparitu zioten lehenengo kamera eta 15 urterekin errebelatu eta gela ilunaren mundua ezagutu zituen. Irudia eta Soinua eta Argazkilaritza ikasi zituen Bartzelonan. Elgoibarko Ongarri argazkilaritza taldeko kidea da. El Diario Vasco, La Vanguardia eta El Correo egunkariekin kolaboratzen du besteak beste. Mugarik Gabeko Albaitariak GKE-kin ere lan egiten du.

Sokamuturra da –arriskuak izan arren, edo agian izateari esker– zaindariaren jai askotako dibertsiorik jendetsuena; horietako batzuetan “soka-zezena” bezala ezaguna. Hamar urtez jarraian, Eduardo Arrillagak sokamuturra erretratatu du zezenaren aurrean korrika eginez, bultzada eta ukondokada artean, hainbat kamera hautsiz gainera. Arrillagak bere argazkietan unerik gozoenak zein harrapaketarik larrienak jaso ditu. Baina iraulkatzeen anekdotetatik haratago, bikain jaso du tentsioa irribarre bihurtuta, irribarrea beldur bihurtuta. Eduardok argazki-lengoaia zuzena, intentsitatez eta pasioz betea eskaintzen digu.

 

Arrillaga_02a Arrillaga_03a Arrillaga_05a Arrillaga_06a Arrillaga_07a Arrillaga_08a