Greg Miller
greg_autor-630x354

 

Nashvillen jaioa, 1967an. New York-eko School of Visual Arts-en Arte Ederretan lizentziatua. Ibilbide profesionalaren hasieratik egin ditu aldi berean enkargu komertzialak eta lan pertsonalak. Hainbat beka lortu ditu, besteak beste, John Simon Guggenheim Foundation beka. 2001. urteaz geroztik New York-eko International Center of Photography-n klaseak ematen ditu. Gaur egun New York-en bizi da.

County Fair-eko irudi malenkoniatsuak 8 x 10 hazbeteko plakak zituen kamera zahar batekin atera zituen. Teknika hori nahita aukeratu zuen, erretratatutako pertsonarekin elkarri eragitera behartzen duelako, eta uko egiten dio pertsona ezezagunak erretratatzeari. Ez da ezkutatzen argazkiak ateratzeko, aitzitik, begien bistan ateratzen ditu argazkiak. Berak dioen bezala, jendeak bera ikusten du, berak jendea ikusi baino lehen. Miller-entzat leku eta pertsonen argazkiek azalpen soila baino haratago joan behar dute, istorioak kontatu behar dituzte. Lan honetako irudiak lasaitasuna, konposizioa, kolorea eta istorioez beterik daude.

 

gm-2005_0340_8500_f gm-2005_0347_8500_f gm-2005_0851_8500_f gm-2005_1039_8500_f gm-2005_1053_8500_f gm-2009_0532_8500_f