Martin Kollar

kollar_autor-630x354

 

1971n jaio zen Žilinan, Txekoslovakia (gaur egun Eslovakia). Gaur egun Pragan bizi da. Kamera ikasi zuen Bratislavako Arte Eszenikoen Akademiako Zine Fakultatean. Argazkilari autonomo eta kamerografo gisa egin zuen lan graduatu zenetik. Bere lanak nazioarteko hainbat lehiaketaren errekonozimendua jaso du, hala nola, Leica Oskar Barnack Award, World Press Photo edo Fujifilm Euro Press Photo Awards. Gaur egun VU agentzia frantses ospetsuko kide da.

Martin-ek begiratzeko modu berezia dauka eta batik bat, egoerarik arruntenetako unerik motzenak, eszentrikoenak eta batzuetan surrealistak jasotzeko erraztasun liluragarria du. Jaialdirako aukeratutako irudi-bilduma aisialdiari buruzkoa da. Modu arruntean edozein pertsonaren begien aurrean gertatutako jarduerak dira, baina Kollar-en erpeetan dadaismotik gertu dauden uneak bihurtzen dira.

 

mk-006-Nadlak-RO-2001 mk-007-Cadca-SK-2004 mk-009-Lipica-SLO-2004 mk-010-Biel-SK-2003 mk-012-Banska_Bystrica-SK-2001 mk-013-Belusa-SK-2001