Martin Parr
martinparr_autor-630x354

 

Epsom-en (Britania handia) jaioa 1952an. Bristol-en bizi eta lan egiten du. Manchester-eko eskola Politeknikoan hezi zen. Laurogehigarren hamarkadan, Margaret Thatcher-en gobernu garaian, langileria ingelesa dokumentatzen hasten da, zuri-beltzean. Magnum agentzia ospetsuan sartu zen 1994. urtean. Argazkilari eta dokumentalista lanarekin batera, irakasle ere bada gales-eko Unibertsitatean. Bere lanik onenak biltzen dituzten 50 liburu baino gehiago argitaratu ditu, eta 2006an The Photobook, A History idatzi zuen, XiX. mendetik gaur egun arteko argazkilibururik onenen laburpena.

Luxury bere seriearen arabera hauxe dio: “denek erretratatzen dituzte pobreak; nik aberatsak erretratatzea erabaki nuen”. Lau urtez, Parr, luxuarekin zerikusia zuten ekitaldietara joan zen: feriak, lehiaketak, erakusketak, kirol-ekitaldiak eta ongintzazko galak. Hain gutxitan erretratatzen den gizartearen estratu hori isladatzeko asmoz sartu zen giro horretan. Pobreak eta babesgabeak erretratatzea aberatsak erretratatzea baino errazagoa da. Martin-ek behatzaile neutraltzat du bere burua: errealitatea irudikatzen du, baina ez du interpretatzen; ikuslearengan uzten du ardura hori. hala ere, Luxury erretratatu, enkoadratu eta aukeratu duen moduak ez du ia lekurik uzten interpretazio subjektiborako.

 

MARTIN-PARR001 MARTIN-PARR003 MARTIN-PARR004 MARTIN-PARR006 MARTIN-PARR008 MARTIN-PARR010 MARTIN-PARR015 MARTIN-PARR016