
Munich-en jaio zen 1968an. Gaur egun New York-en bizi da. August Sander-en erretratuen eragin handia dauka, eta baita Bernd eta Hilla Becher-ena ere, eta Annie Leibovitz-en laguntzailea izan zen. Argazkilari autonomo egin zen gero, eta Estatu Batuetako aldizkaririk garrantzitsuenetan egin zuen lan. 1999an, Schoeller Richard Avedon-en lan-taldean hasi zen lanean The New Yorker-entzat argazkilari laguntzaile moduan. Bertan dihardu oraindik ere, pertsona famatuen erretraturik ospetsuenak egiten.
Female Bodybuilders-ek modu zirraragarrian bigorexia edo gorputzaren kultura gerturatzen gaitu. Bizitzaren itxura fisikoa itxuraz naturalak diren mugetatik haratago eramana. Irudi horietako gorputz eta aurpegiek emakume itxuraldatuak, neurriz gaineko giharrak eta fakzio aberetuak erakusten dizkigute. Pentsa liteke feminitatea galdu dutela, nahiz eta beste batzuentzat areagotu egin duten. Ezin duguna ikusi da bizitza mota honek dakarren sakrifizioa: eguneroko errutinak, saihestezinak, ordutegiak, dietak edo ezohiko izaki bihurtu dituen ariketak. Beste inoiz ikusi ditugun irudiak dira, baina sekula ez Martin-en ikusmen-kalitate eta xumetasunarekin.





