Nadav Kander
nadav_autor-630x354

 

Israelen jaio zen 1961. urtean, Johannesburgon hazia, Londresen bizi da gaur egun. 13 urterekin hasi zen argazkiak ateratzen. Hegoafrikako Indar Armatuetan lan egin zuen aire-argazkiak gela ilunean errebelatzen. Argazkilari ospetsua da bere lan komertzial zein pertsonalengatik. Bere lanak aldizkaririk ospetsuenetan argitaratu dira, eta National Portrait Gallery-k eta Londreseko Victoria and Albert Museum-ek jaso dituzte bere argazkiak. Prix Pictet Saria jaso zuen 2009an Yangtze, the Long River bere serieagatik.

Yangtze ibaiaren inguruan egindako lana, ikusmen aldetik, azken urteotako hunkigarrienetakoa da. Irudiak kalitate eta konposizio bikainekoak dira eta paisaiek ikustera ohituak gauden ikuste-nahieza gainditzen dute. Nadav-ek Yangtze ibaiaren ibilbidea egin zuen jaiotzen den lekutik ibai-ahoraino, pertsonak eta ibaiaren arteko interakzioari argazkiak ateratzen. Bere irudiek Txina berri bat erakusten dute, haren ingurua eta bizilagunak irensten dituena, modu metaforikoan zein materialean, hori guztia modernotasuna lortu nahian.

 

nk-Chongqing-IV-(Sunday-Picnic),-Chongqing-Municipality-2006 nk-Chongqing-VII-(Washing-Bike),-Chongqing-Municipality-2006 nk-Chongqing-XI,-Chongqing-Municipality nk-Old-Fengdu-II-(Looking-at-New-Fengdu),-Chongqing-Municipality-2006 nk-Three-Gorges-Dam-II,-Yichang,-Hubei-Province-2007 nk-Yibin-I-(Bathers),-Sichuan-Province-2007