Peter Dench

peter-autor-ona-630x354

 

Ingalaterran jaio zen 1972. urtean. Londresen bizi da. Argazkilari autonomoa da, publizitate lanak, editorialak eta bere lana aldi berean egiten ditu. World Press-eko Joop Swart Masterclass-erako hautatua izan da eta aurten saria jaso du Sony World Photography Awards-en. Charlie Chaplin-en lanak inspiratzen diola esaten du. Bere buruari buruz dio garrantzi sozialeko gaiak jorratzen dituela estilo ironikoarekin.

Peter-ek edatea ekintza kultural gisa erretratatzen du, giza-harremaneko baliabide gisa. Bere herrialdean, eta herrialderik gehienetan, alkohola oinarrizko tresna da ekintza sozialetarako, jarduera publiko bat inguratzen duen guztiarentzat. Dench-ek jendartean egiten den jarduera horretan du interesa, ez bakarkako jardueran: edatea ekintza sozial gisa. “Ez edatea” Dench-en lan-testuinguruan gizarte-bazterketa izango litzateke. Peter-ek fenomeno hori Ingalaterra osoan erretratatu du. Jendea geroz eta gazteago hasten da edaten, denbora luzeagoan, azkarrago eta geroz eta merkeago.

 

Peter_Dench_02 Peter_Dench_03 Peter_Dench_04 Peter_Dench_05 Peter_Dench_06 Peter_Dench_08