Steve Schofield
schofield_autor-630x354

 

1970. urtean jaio zen Oldham-en, Britania Handia. Gaur egun Londresen bizi eta egiten du lan. Derby-ko Unibertsitatean Argazkilaritza Artistikoan graduatu aurretik, argazkilari musikal gisa egin zuen lan. Master bat egin zuen gero London College of Communication-en. 2007an The Times-ek kontutan hartu beharreko bost artisten artean aukeratu zuen. Bere lanak hainbat sari irabazi ditu eta Britania Handiko (baita National Portrait Gallery eta Photographers┬┤ Gallery-n ere), Estatu Batuetako eta Europako galerietan ikusi ahal izan da. Bere herrialdean eta kanpoan ere argitaratzen du.

Land of the Free seriean Steve-k fan-ei begiratzen die beren ingurune naturaletan, herri-kultura amerikarra eta fandom (kasu honetan zientzia fikzioaren zaletuak) munduaren azpikulturarekiko britaniarrek duten miresmena miatuz. Bere lanak fan horien fantasien sakontasuna eta kultura hori beren bizitza estilora egokitzeko erabiltzen dituzten metodoak azpimarratzen ditu, egunerokotasunetik ihes egiten laguntzen dien fikziozko existentzia agerian utziz. Schofield-ek beren etxeetan atera zizkien argazkiak, eguneroko gauzak egiten, eta dokumentu grafiko harrigarria lortu zuen.

 

ss-jason_Brighton ss-joe_Liverpool ss-Louis_and_Christopher_Middlesborough ss-stuart-and-keith_luton steven_rhyl stormtrooper-on-phone