Txema Salvans
txema-autor-ona-630x354

 

Bartzelona, 1971. Argazkilaritzako haur oparoa Bartzelonan, begi bikaina egunerokoa erretratatzeko. Fabrica-tik (Italia) pasatu da, eta baita New York-eko International Center of Photography-tik ere. Zuri-beltza modan jarri zuen Espainiako igandekarietan. Hogeita sei urterekin Cristina García Rodero-rekin eseri zen mahaian FotoPress sarien banaketa ekitaldian. 2005ean PhotoEspaña saria jaso zuen Espainiako argazki-libururik onenarengatik, Nice to meet you. Zinikoa, ironikoa edo errealitate iberikoaren behatzaile neutroa.

Hiri-ingurua, hiri-guneetako kanpoaldea, irudi agorrezinen espazioa dira Txemarentzat. Pepe Baezaren berbetan, “hiria eta mendia aldi berean desagertzen diren paisaiak, bertan bizi ezin ez baina jendea bizi den espazioak asmatzen dituen gehiegizko kultura produktiboaren krudelkeria erakusten duten eszenatoki ezezagunak”. Jokaera arruntak, eguneroko erritualak deskontestualizatzen diren lekuak. Atze-oihalak urbanizazioko izaki gorrotagarrienekin. Autopistak, zubiak eta lantegiak madmax espainiar batentzat kokaleku perfektuak dira.

 

ts-T00 ts-T000 ts-T01 ts-T06