Ana Galán
Insatalacion_Ana

 

Madrilen jaio zen 1969. urtean. Ekonomian lizentziatua, artearen espekulazioaren inguruko tesia egin zuen. Gaur egun argitalpen bateko marketin-zuzendaria izateaz gain, argazkilari moduan ere dihardu. Guadalajara eta Paris artean bizi da. Bere lanak finalista izan dira hainbat lehiaketatan, besteak beste Bragako Encontros da Imagem, PhotoEspaña edo Paris Photo-n.

Ana Galán-ek Quattrocentoaren amaieran Italian jaiotako erretratuaren formularen berrinterpretazioa egiten du, eta haren jatorria Jan van Eyck-en obran aurkituko dugu, bustoa paisarekin erlazionatzen duena. Viv(r)e la vie zuzenean inspiratzen da Piero Della Francescaren Urbinoko Dukeen diptikoan. Espainiako herri bateko zentro sozial batean igandero dantza egiteko elkartzen diren bikoteen erretratuekin egileak dualtasun eta bizitza bizitzen segitu nahi duten bikote-kontzeptuekin jolasten du. Serie horren bitartez omenaldia egin nahi die “momentua” bizitzen jarraitzen duten pertsonei. Egiaztatua dago bikotearekin zahartzen diren pertsonak zahartzaro osasuntsuagoa izaten dutela, maila fisikoan zein mentalean.

 

ana_galan_01 ana_galan_02 ana_galan_03 ana_galan_04 ana_galan_06 ana_galan_07