Annet Van Der Voort
Instalacion_Annet

 

Emmen-en, Holanda, jaio zen 1950ean. Ikus-komunikazioa ikasi zuen Dortmund-eko (Alemania) Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean. 1990az geroztik, bere lana nazioartean argitaratu eta erakusten du. Bere hainbat serie Alemanian, Danimarkan, Britainia Handian, Frantzian eta Holandan erakutsi dira. Identitatea eta aldaketa, iheskortasuna eta memoria, natura behatzea eta denboraren joan-etorria irudikatzea edo bizitzaren iragankortasuna dira bere lanaren oinarrizko gaietako batzuk.

A lifetime serieak emakume zaharren erretratuak edertasunaren erreginen erretratuekin konbinatzen ditu, eta azken horiek emakume zaharrak gazteak zirenean egindakoak dira. Oraindik ere baliozkoak diren edertasun eta gaztetasun-ereduak zahartzearen prozesu naturalaren ondoan kokatzen dira, eta guztiok gara prozesu horren biktimak: irudi idealizatuak, denboran zehar bizitzak arrastoak utzi dizkion aurpegi batekin lotutakoak. Emakume bera da? Zenbat luza dezakegu edertasuna? Nola eragiten digu heriotzak? A lifetime-ek ispilua eskaintzen dio ikusleari.

 

AV-01-A AV-01-B AV-02-A AV-02-B AV-04-A AV-04-B