Josep Echaburu
Insatalacion_Echaburu

 

Bartzelonan jaio zen 1967an. Finalista izan zen Oskar Barnack (Leica 2010) sari ospetsuetan. Rencontres d´Arles-en erakutsi ditu bere lanak eta brontzezko domina lortu zuen Photographie Paris 2011-ko PX3 Prix-en. Bere argazkiak hainbat komunikabide espezializatutan argitaratu dituzte, nazionalak eta internazionalak. Bere proiektu pertsonalak garatzeaz gain, argazkilari gisa dihardu TVE-n.

Litekeena da geriatrikoa pertsona baten azken etxea izatea, bere azken aterpea, azken etxebizitza, eta horregatik nahasten dira hain erraz egoitza horiek itxarongelekin, pena-kobaluzoekin, tristura-esparruekin. Geriatrikoen inguruan egin diren erreportajeetako asko dimentsio horretan oinarritzen dira edo zaharren kontrako abusuak edo arduragabekeriak erakusten dituzte. Bada beste errealitate ohikoagoa baina gutxiago ezagutzen dena: geriatrikoetan sortzen den bizitza, lagun berriak eta azaltzen diren maitasun-harreman berriak, karta edo domino-jokoak, zaharren arteko elkarrizketak, lagunen arteko besarkada edo negarrak, aitite-amama bakoitzak bere memorian gordetzen dituen istorioak, eta egoteko eta partekatzeko duten gogoa. (Carlos López Almunia, soziologoa)

 

josep-echaburu-01 josep-echaburu-04 josep-echaburu-05 josep-echaburu-06 josep-echaburu-07 josep-echaburu-08