KayLynn Deveney
Instalacion_Kaylynn

 

Alburquerque-n, AEB, jaio zen. Kazetaritzan lizentziatu zen Mexiko Berriko Unibertsitatean, Argazkilaritza Dokumentalean maisutza lortu zuen eta doktoretza Argazkilaritzan Gales-eko Unibertsitatean. Deveney-ren lana hainbat bildumatan aurki dezakegu, hala nola, Chicagoko Museum of Contemporary Photography-n, Syracuse-ko Light Work-en edo Oregon-eko Portland Art Museum-en. Bere lehen liburua, The Day-to-Day Life of Albert Hasting, 2007an argitaratu zen. Arles Contemporary Book Prize-rako (2008) aukeratu zuten, PhotoEspaƱako Argazkilaritza Libururik Onenaren Sarirako ere bai eta New York Photo Award Best Photography Book-erako ere hautatu zuten. Gaur egun Alburquerque eta Belfast (Irlanda) artean bizi da, eta azken horretan Argazkilaritzako irakaslea da Ulster-eko Unibertsitatean.
Albert Hastings eta KayLynn bizilagunak ziren Gales-eko iparraldean. Egun batean, Deveney-k argazki-lan batean parte hartzea eskatu zion eta Albert-ek baietz erantzun zion. Egun hartatik aurrera elkar ezagutu eta elkartzen hasi ziren. Albert-i argazkiak ateratzean berak zuen ikuspuntua eta Albert-ek bere buruaren inguruan zuen irudia desberdinak zirelako kezkaturik, Albert-ek idatzitako ohartxoak jarri zizkien irudiei, eta horrek bigarren irakurketa bat eta testuinguru berria eman zien argazkiei. Albert 2007an hil zen 91 urte zituela.

 

deveney-for-book-1 deveney-for-book-2 deveney-for-book-3 deveney-for-book-4 deveney-for-book-5 deveney-for-book-6