Luis Cobelo
Instalacion_Cobelo

 

Acarigua-n, Venezuela, jaio zen 1970. urtean. Filosofian lizentziatu zen Zulia-ko (Venezuela) Unibertsitatean. Freelance argazkilaria da eta besteak beste National Geographic, El País, Rolling Stone edo Neo2-entzat egin du lan. Argentinan, Frantzian, Espainian, Ekuadorren, Venezuelan eta Alemanian erakutsi ditu bere lanak. Gaur egun hainbat erreportajetan lanean dihardu Latinoamerikan, Asian eta Europan.

Ms. Senior America lehiaketak AEB-ko estatu guztietako emakumeak biltzen ditu. Parte hartzeko baldintza nagusia 60 urtetik gora izatea da. Hirugarren adineko miss-en lehiaketa da. Talentua eta gogo bizia izatea, komunikatzaile ona eta liderra izatea ezinbestekoa da, norberaren itxurarekin harro egotea eta batik bat, norberarengan segurtasuna izatea. Barruko edertasunean oinarritzen da, ez kanpokoan. Ez dago ez dirurik ez opari handirik. Irabazleak sari bakarra jasoko du: Estatu Batuetako emakume seniorrik mirestuena izatea. Ms. Senior America urtean behin ospatzen da Atlantic City-n (AEB). 30 urtetik gorako ibilbidearekin, lehiaketak arrakasta handia dauka eta irabazi asmorik gabeko ekimena izan arren, bere makineria guztia mugitzen duen sistema ekonomiko inbidiagarria du.

 

LC_01 LC_02 LC_03 LC_06 LC_07 LC_08