Maja Daniels
Instalacion_Maja

 

Suedian jaio zen 1985. urtean. Soziologia, kazetaritza eta argazkilaritza ikasi zituen. Dokumentu sozialean eta erretratuan oinarritzen diren irudiak sortzen ditu, giza harremanetan, bere testuinguru garaikidean, enfasia jarriz. Daniels Speos – Paris Photographic Institute-n graduatu zen argazkilari gisa eta Soziologian Paris VIII Unibertsitatean. Peter Lindbergh-en laguntzaile izan da hainbat urtetan. Freelance moduan dihardu 2007. urteaz geroztik, eta erretratuak egiten ditu hainbat argitalpenentzako, hala nola, The Guardian, The Independent, Les inrockuptibles eta UNICEF.

Majak, hiru urtez, Frantziako ipar-mendebaldeko ospitale geriatriko baten bizitzari atera zizkion argazkiak, eta aldi berean gizarte modernoko zahartzaro-politiken inguruan dokumentatu zen. Bere lana “unitate babestuan” oinarritu zen, alzheimer-gaixoak dauden unitatean. Erakunde horretan zaharrak eta kanpoaldetik banatzen dituen atearen arteko harremana arreta-puntua bihurtzen da. Ateak bizitzatik isolatzen dituen sinboloa irudikatzen du, hori ez dute ulertzen eta egunero saiatzen dira aurre egiten irekitzeko alferrikako ahaleginekin. Into Oblivion PhotoVisura bekarako aukeratu zuten, eta Magenta Foundation´s Flash Forward Emerging Photographers of 2011-n irabazleetako bat ere izan zen. Into Oblivion liburu moduan argitaratuko da 2012. urtean.

 

Daniels_Maja_01 Daniels_Maja_02 Daniels_Maja_03 Daniels_Maja_04 Daniels_Maja_05 Daniels_Maja_06 Daniels_Maja_07 Daniels_Maja_08 Daniels_Maja_09