Michael Ackerman

16

 

Tel Aviv-en 1967an jaio zen amerikarra. Gaur egun Berlinen bizi da. Lehen erakusketa 1996an egin zuen. End of time city liburu itxura hartu zuen Benarés hiriari buruz bere lehen lanak izena eman zion argazkilari moduan. Zuri-beltzean ateratzen ditu beti argazkiak eta argiztapen-egoera oso mugatuetan egiten du lan, beste edozein argazkilari ausartuko ez litzatekeen egoeretan. Bere estilo berezi eta paregabeak kritikak ekarri badizkio ere, ezinbesteko autorea dugu. Benarés-i buruzko liburuarengatik Nadar Saria jaso zuen eta 1998an Infinity Award, ICP-k argazkilari gazteei emandako saria. Fiction eta Half life dira bere beste liburuetako batzuk. Gaur egun argazkilari gisa dihardu VU agentzian.

GETXOPHOTOn erakusten dituen irudiak Half life izeneko bere azken liburutik atera ditu. Bere lana ezin da zahartzaroa bezain ideia zehatzean bildu, baina bai bizitza nekearen inguruan, gure arimak zahartuz joatearen inguruan.Berlin edo Krakoviatik mugitzen da Michael, baina garrantzirik ez dute bere obra aintzat hartzeko. Bere irudiak ez daude testuinguru sozial, politiko edo herrialde exotiko baten menpe. Barne-unibertso baten isla dira, soilik literaturak, poesiak edo musikak gogoratu dezaketen unibertsoa, eta oso argazkilari gutxik lortzen dute hori gainditzea. Zalantzarik gabe, Ackerman da horietako bat.

 

32 41_new 42 96 116