Mangiato abbiam mangiato, bevuto abbiam bevuto
Locarno-n, Suitza, jaio zen 1981an. 2005ean Vevey-ko Argazkilaritza Akademian graduatu zen. 2008an Bally Fundazioak Kulturarako emandako beka jaso zuen. Strates argazkilaritza agentziarekin kolaboratzen du eta freelance argazkilari gisa dihardu Suitzan zein atzerrian. Eguneroko bizitzan eta bertoko pertsonaietan interes berezia du, egoeretako alde intimoak jasotzeko interesa. Epe luzerako proiektuak atsegin ditu.
Mangiato abbiam mangiato, bevuto abbiam bevuto, bazkaldu ondoren bere amanak beti esaten zion esaldia da. Eguneroko keinuak erritual bihurtzen dira, memoriak irudi. Hainbat urtetan eginiko serie honetarako Nelly-k bere amamari jarraitu zion konplizitate joko batean. Amama hazi zen eta Rodriguez haurra zenean udak pasatzen zituen landetxean pasa zuten denbora elkarrekin. Lan honekin bere amamaren bizitza kontatzen du, denboran aldatzen joan diren keinu, ohitura eta memorien nahasketaren bitartez.





