Patrick Duncan
Satistegi

 

Patrick Duncan Alburquerque-n, Mexiko Berria, bizi da, eta saskibaloia edo lorezaintza bezalako zaletasunak ditu. Diseinu-estudio bat zuzentzen du, Steadfast Associates. Argazkilari ez argazkilari prototipoa da. Irma´s World-en argazkiak Vice-ko (New York) erredakziora bidali ziren, aldizkaria liluratu zuten eta handik aste gutxira argitaratu ziren.

Irma Patrick-en amamaren izena da eta 100 urte ditu. Buffalo-ko (New York) harategi alemaniar batean hazi zen eta bizitza osoa eman zuen Mendebaldetik bidaiatzen biokimikari moduan. Bere biloba, Duncan, orain dela urtebete joan zen amamarekin bizi izatera eta berak dioen moduan, oso dibertigarria da harekin bizitzea. Patrick-ek egun batzuetan amonari argazkiak ateratzea erabaki zuen, hain ondo eramandako ehun urte horiek omentzeko. Irudietan ez dugu emakume zaharrik ikusten, bizitzarekin barre egiten duen umea ikusten dugu, bere kontratua orain dela urte asko bete duela eta bizitako edozein egun oparia dela jakitun.

 

p_duncan_irm__1 p_duncan_irm__2 p_duncan_irm__3 p_duncan_irm__6 p_duncan_irm__7 P_Duncan_Irm_0