Peter Granser
Instalacion_Granser

 

Hanover-en jaio zen 1971. urtean. Argazkilaritzan duen formazioa autodidakta da. Erraz ezagutzen den estiloa dauka, formatu ertaina eta karratua erabiltzen ditu, konposizio eta argiztapen bikaina ere bai, eta Alemaniako argazkilaritza garaikidearen eragin handia dauka. Edozein argazkilari gaztek bere curriculum-ean nahiko lukeen sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu: Oskar Barnack, WPP Joop Masterclass, Les Rencontres Arles Discovery Award edo World Press Photo besteak beste. Bere lana mundu osoko erakusketetan ikusi ahal izan da, museo edo galerietan, bilduma pribatuetan eta liburuetan, hala nola, Signs, Coney Island, Alzheimer edo Sun City.

Sun City-k Estatu Batuetako jubilatu-kolonia bat erretratatzen du, estatuko hego-mendebaldean, non soilik 55 urtetik gorakoak onartzen dituzten. Erretratatzeko duen modu objektibo eta ia antropologikoarekin, detaile eta uneak bakantzen ditu eta horiek testuingurutik ateratzerakoan zinikoa azaltzen da. Ingurunea gure minusbaliotasunekin atsegina izateko nola egokitzen dugun jasotzen duen dokumentua da. Hiri horretan poliziak ere zaharrak dira eta zaharrak berriz sortu eta bigarren aukerak bilatzen dituzte. Sun City liburu moduan agertu zen 2003. urtean.

 

PG_01 PG_02 PG_03 PG_06 PG_07 PG_08