Ricky Dávila
Instalacion_Davila

 

Bilbon jaio zen 1967an. Biologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Argazkilaritzan graduatu New York-eko ICP-n. El Sol egunkariko argazkilaria izan da, Cover agentziako kidea, EGM-ko editore grafikoa eta El País Semanal-eko kolaboratzailea. Bere lanak komunikabide nazional zein internazionaletan argitaratzen ditu. I. World Pressphoto Masterclass-en parte hartu du eta sari garrantzitsuak lortu ditu, besteak beste Ortega y Gasset, Fotopress, Best American Picture of the Year eta bigarren saria, Erreportaje atalean, World Press Photo-n. Hainbat liburu ere argitaratu ditu: Retratos, Manila, Ibérica eta Nubes de un cielo que no cambia. Erakusketak egin ditu New York, Sheffield, Japonia, Leon, Madril, Venezia, Arles eta beste hiri batzuetan. Gaur egun lan komertziala eta autore-proiektuetan dihardu.

Fikzio-lurraldea edo errealitate baten lekua, Ibérica gaur eguneko gizarte penintsularraren inbentario pertsonal gisa aurkezten da. Bizi-espazio baten kartografia, zeinan berdingidak protagonisten erretratuen bitartez delineaturik agertzen diren. GETXOPHOTO-ko edizio honetarako aukeratutako argazkietako batzuk Getxoko 2007ko San Isidro jaietan egin zituen.

 

ricky_davila_01 ricky_davila_02 ricky_davila_03 ricky_davila_04 ricky_davila_06 ricky_davila_09