Sacha Goldberger
Instalacion_Sacha

 

Frantzian jaio zen1968an. Aita normandiarra eta ama hungariarra eta judua. Superheroi moduan porrot egin eta gero, rock-izarra bihurtu zen eta azkenik, CLM BBDO-ko zuzendari sortzailea, Pierre Michel-en agentzian. 2003an, milagarren emakumearengandik errekuperatzeko, liburu bat sortu zuen argazkiak atera, kopiatu eta scrapbook batean itsatsiz. Je t’aime tout simplement urte berean argitaratu zen eta 130.000 kopia saldu zituen mundu osoan. Geroago argitaratu zituen Bye-bye mon amour, Made in Love eta Mamika.

Super Mamika 92 urte dituen bere amama Frederikari dedikatua dago. Holokaustotik bizirik irten zen eta Frantziara migratu zuen gerra ondoren. Proiektu hau amama eta bere biloba argazkilariaren arteko amodiozko istorioa da. Mamika-k (hungariarrez “amamatxo” esan nahi du) gaur egungo hainbat gai sozial ukitzen ditu, hala nola, zahartzaroa, bakardadea, zahartasuna, umorea, amodioa eta, batik bat, itxaropena. Frederikari buru-estimua, poztasuna eta azken urteetan galdutako bizitzeko gogoa bueltatzea da irudi horien balio nagusia. Gaztetasuna balio gorena den gizartean, Goldberger-ek zahartzaroa ere dibertigarria izan daitekeela erakutsi nahi izan du. Super Mamika Wonder Woman eta Superman-en amama da, ahalmen asko ditu baina trakets samarra da.

 

sacha_06sacha_01 sacha_03 sacha_05sacha_07