Vicente Paredes
Instalacion_Paredes

 

Orihuelan jaio zen (Espainia) 1972an. Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Argazkilaritza ikasketak egin zituen Londreseko Westminster College-n. Bilbon bizi da. Gaur egun freelance moduan egiten du lan hainbat publizitate-agentziatarako. Bere lana Laberinto de Miradas dokumental-talderako aukeratua izan da, Claudi Carreras-en komisariotzapean, eta baita España Contemporánea-rako ere, Alejandro Castellote eta Moritz Neumüller komisario dituen erakusketa eta Mexiko DF-ko hurrengo Festival Fotoseptiembre-n izango dena.

Portaera batzuk gure programa genetikoan daude. Nahiz eta lurrik ez egon, zakurra beti ahaleginduko da hezurra lurperatzen; oin azpian metro-tunelak, beira eta zementua izan arren, gizakiak zuloa egingo du hazia landatzeko. Bilbo industria-hiri bihurtu zenean, milaka pertsona etorri ziren Galizia eta Extremadurako landatik fabriketan lana bilatzeko. Gauetik goizera hiri-langile bihurtu ziren, baina beren identitatean suarekin idatzia zegoen, hainbat belaunalditan, “ureztatu egingo duzu, belar txarrak urrutiratuko dituzu” mandala. Bertoko jendea zen: aldea da eurak ezin izan zituztela beren lurrak ekarri. (Luis López, Huerta urbana: el hombre y la tierra).

 

huertaurbana01 huertaurbana02 huertaurbana03 huertaurbana05 huertaurbana09 huertaurbana10