Walter Schels
Instalacion_Shels

 

Landhust-en jaio zen 1936. urtean. 1966an New York-era joan zen argazkilari bihurtzeko. 1970ean Alemaniara itzuli zen, hainbat aldizkaritan egin zuen lan eta ospea lortu zuen pertsonaia ospetsu eta animaliei ateratako erretratuengatik. Eltern aldizkarirako erditze bat dokumentatu eta gero, giza aurpegiak erretratatu eta bizitza muturreko egoeretatik ikustera dedikatzea erabaki zuen. Walter Hanburgoko Freie Akademie der Kunste-ko kidea da, eta ohorezko kidea Association of Freelance Photo Designers-en (BFF) eta Hasselblad Master-en (2005).

Life before death seriea erretratatua hil aurretik eta ondoren ateratako argazkiek osatzen dute. Erretratatuak hilzorian dauden gaixoak dira, gelditzen zaien bizitza-tartea laburra izango dela jakitun. Walter eta Beate Lakotta-k egindako lana, azken horrek grabatu zituen pertsonaiekin elkarrizketak haien azken egunetan, bizitza eta heriotzari buruzko eta bi horiek banatzen dituen lerro mehearen inguruko dokumentu paregabea eta hunkigarria da. Mina ez dela bizitzatik haratago existitzen erakustea da Schels-en asmoa. Argazki bakoitzean pertsonaiek isiltasunaren gelditasunean hartzen dute atseden, harmonian, mundu honetako oinazeetatik urruti. Zalantzarik gabe, erretratua dimentsio berri batera eramaten duen lan aparta.

 

Noch mal leben - life before death Noch mal leben - life before death Noch mal leben - life before death Noch mal leben - life before death Noch mal leben - life before death Noch mal leben - life before death