A. Sanguinetti

New Yorken jaio zen 1968an. Beka ugari jaso ditu, hala nola Alicia Patterson, Harvard-eko Unibertsitateko Robert Gardner, National Geographic-ena, Hasselblad Fundazioarena, eta baita Guggenheim Fundazioarena ere. Joop Swart Masterclass-erako (1998) aukeratua izan da eta Rencontres d´Arles-en Discovery Award-ekin (2006) saritua. New Yorkeko Yossi Milo galeriak eta Magnum Agentziak ordezkatzen dute. Bi liburu argitaratu ditu, The adventures of Guille and Belinda and the Enigmatic Meaning of their Dreams eta On the Sixth Day. Bere lana MoMA-ren, International Centre of Photography-ren, San Francisco Museum of Modern Art-en edo Buenos Aireseko Arte Moderno Museoaren bilduma iraunkorretan dago.

Guille eta Belinda, serie honetako protagonistak, Buenos Airesetik 300 kilometrora dagoen Maipú-n baserri batean bizi diren bi lehengusina dira. Umeekin oso harreman intimoa zainduz, Sanguinettik 1999az geroztik kolaboratu du eurekin, eta haurtzarotik helduarorako iragaite psikologiko eta fisikoari laguntzen dioten fantasia, itxaropen eta beldurretan inspiratutako irudiak jaso ditu. Seriea bost urtetan egin zuen eta eguneroko baserri-giroak erretratatzen ditu, non nesken hauskortasuna eta umetasuna baserri-giroaren zakartasun eta maskulinotasunarekin nahasten dituen.