Ilona Szwarc

Varsovian (Polonia) jaio zen 1984. urtean. 2008an Estatu Batuetara emigratu zuen, eta New Yorken instalatu zen. Bertan bizi eta lan egiten du gaur egun. Herrialdez aldatu aurretik Ilona-k zine-industrian egiten zuen lan argazkilari, efektu berezien makillatzaile eta produkzio-zuzendari moduan, eta pelikuletan, iragarkietan, bideo musikaletan, serietan eta antzerkian parte hartu zuen. Hainbat zuzendarirekin kolaboratu du, hala nola Jonathan Glazer, Roman Polanski edo Andrzej Wajda. Mary Ellen Mark eta Joel Meyerowitz argazkilariekin ere egin du lan, eta azken horrekin dihardu gaur egun. 2012ko PDN Award-eko irabazleetako bat da.

American Girls American Girl Dolls jabeen modu berberean pertsonalizatu daitezkeen panpinak dituzten neskato amerikarren erretratuek osatzen dute; erreplika zehatza, ahizpa bikia. Anti-Barbie-tzat hartzen dira. Ilona-rentzat, nahiz eta egokitzen diren, panpin horiek beti dira berdinak. Zerbait bakarra eta kustomizatua edukitzea ilusio hutsa da. Panpin horiek neskato horien bizitzaren parte dira, beren nortasunaren berrespenerako garrantzitsua den unean, eta hori, paradoxikoki, jostailuarengan proiektatzen dute. Estereotipoak eta genero-rolak berriz ere betikotzen dira jolasaren bitartez.