Jacqueline Roberts

Parisen jaio zen 1969. urtean. Wincheringen-en (Alemania) bizi da bere senar Gareth eta Madoc, Malen eta Emrys seme-alabekin, eta bertan egiten du lan. Bere erretratuak aldizkari, liburu eta album musikaletan argitaratu dira. Bere lana Frantzian, Espainian, Alemanian eta Luxemburg-en erakutsi du eta nazioarteko hainbat sari irabazi ditu, hala nola New Yorkeko International Photography Awards eta Pariseko Prix de la Photographie. Jacqueline-k hainbat argazki-baliabiderekin egiten du lan, digitalak zein analogikoak, eta baita XIX. mendeko argazki-teknikekin ere. Argazkilari autodidakta da. Gaur egun, 2013an argitaratuko duen, Kindred Spirits monografia prestatzen dihardu.

Kindred Spirits seriearen irudien bitartez Jacquelinek haurtzaroa eta, hedaduraz, bizitza ospatzen duen alegatu bisuala egiten du. Argazkilaria, momentu honetan, bere seme-alabak nola hazten diren eta bere gurasoak nola zahartzen diren ikusten ari da. Denboraren ezinbesteko joatea eta bizitzaren iheskortasuna gogoratzen diguten kontrako bi. Nostalgia dosi handiarekin, Jacqueline-k familia-albuma sortu du, bere seme-alaben etorkizuneko memoriarentzat maleta, denboraren joatea ulertzen eta hautematzen lagunduko diena, Jacquelinentzat berarentzat ere orain hain presente dagoen gertaera.