Javier Tles

Zaragozan jaio zen 1965ean. Autodidakta, 1992an hasi zen argazkilaritzan. Gaur egun Espainiako publizitateko argazkilari emankor eta sortzaileenetakoa dugu. Publizitate-agentziarik garrantzitsuenentzat egiten du lan, hala nola S,C,P,F, BBDO edo TBWA-rentzat. Besteak beste Renault, Vueling, Adidas, Honda, Nike, Movistar, Iberdrola eta Athletic de Bilbaorentzat egin ditu publizitate-kanpainak. Bere lana nazioarteko hainbat jaialditan aintzatetsi dute, besteak beste Cannes Lions, Donostiako El Sol edo Laus sarietan.

UltraniƱos serieko irudietan oso haur gazteak agertzen zaizkigu heroi perfektu moduan. Grabitateari aurre egiten diote eta beren gorputza eta emozioak kontrolatzeko gai dira. Diziplinatuak eta indartsuak dira; etorkizuneko kirol-eliteko parte dira. Helduek asmatutako jokoetan irabazteko entrenatu dituzte, baina, jakin gabe, horien biktima bihurtu dira. Gladiadore berriak dira, eta beren gurasoek animaturik, mundo osoari gozaraziko diote beren akrobaziekin.