Jonathan Hobin

Kanadan jaioa, argazkilaria eta arte-zuzendaria da. Jonathan-ek arte-zuzendari gisa egin du lan ikus-entzunezko hainbat produkziotan. The Maiden danced to Death (2010) pelikulako produkzio-diseinatzailea izan zen. Artea eta zine-produkzioarekin duen harreman hori argi islatzen du argazkiak erabiltzen dituen eszenaratze zainduetan. Beti erabiltzen ditu erreferentzia ikoniko, literario, zinematiko eta herrikoiak, umeen imajinazioaren alderik ilunena esploratzeko prest.

In the Playroom seriearen irudiak umeek beren unibertsoak sortzen dituzten espazioaren metafora narratiboa dira. Egunerokotasunean biltzen duten datu eta esperientzietatik abiatuta mundua ulertzen lagunduko dien informazioa irudikatu eta asimilatzen duten lekua. Jonathan-ek bere jokoak elikatzen dituen irudikari herrikoia eguneratu du, helduek adimen inozo eta ahuletatik aldendu nahi dugun guztiarekin: komunikabideek egunero denbora errealean ematen dituzten albisteak. Maitagarrien ipuin berriak dira eta jokoaren bitartez prozesatzen dute informazioa haurrek. Eta informazio hori gogor aldatu da, ez delako gehiago sorgin eta iratxoz osatzen. Orain terroristak eta modeloak dira.