M. M. De Lange

Oslon (Norvegia) jaio zen 1963an. Marrazketa eta Diseinu Grafikoa ikasi zituen, eta baita Argazkilaritza ere Oslon. Bere lana Nordic Light Photo Festival, Fundació Forum eta Fotografiskan erakutsi da. Lens Culture International Exposure Awards-en eta Leica Oskar Barnack Award-en ohorezko aipamen bana jaso zituen. 2007an bere portfolioak onenaren saria jaso zuen Rencontres d´Arles-en. Bi liburu argitaratu ditu, Surrounded by no one eta Daughters, eta biak argitaratu ditu TrolleyBooks-ek.

Daughters seriean Margaret-ek, izugarrizko intimitatearekin, Eskandinavian bere alabak umeak zirenean pasatako udak erakusten dizkigu. Proiektuari 1993an ekin zion eta 2002ra arte jarraitu zuen, baina alabak helduarora iritsi zirenean argitaratu zuen lana. Margaret-ek bere alaben baimena izan nahi zuen. Uda unibertsalera eramaten gaituzte irudi hunkigarriak dira hauek, non bi umeek Escandinaviako folkloreko izaki gisa jolasten duten, natura ilun batek babestuta eta mehatxatuta.