O Zhang

Guangzhou-n (Txina) jaioa 1976an. Beijing-eko Arte Akademian graduatu zen eta baita Londreseko Royal College of Art-en ere. Besteak beste Chinese Contemporary Art Awards, Beck´s Future Award eta Creative Capital Award-etarako hautatua izan da. Bere lana mundu osoan ikusi ahal izan da, eta nabarmentzekoak dira Berlingo Deutsche Guggenheim Museum-en, Hanburgoko Kunsthalle Museum-en, Bartzelonako Miró Museoan, Pittsburgh-eko Andy Warhol Museum-en edo New Yorkeko Queens Museum of Art-en egindako erakusketak. Bere autobiografia, An Empire Where the Moon Light Never Fades, best-seller izan zen Txinan 2009. urtean.

1991n Txinak adopzio-legea malgutu zuenez geroztik, familia estatubatuarrek 55.000 haur txinatar baino gehiago adoptatu dituzte, horietatik ia denak neskak. Daddy & I lanak familia horietako batzuk erretratatzen ditu, alde etniko eta kulturalek guraso eta alabei nola eragiten dieten eta horrenbeste aurreiritzi dituen gizartean familia berriei nola begiratzen diegun esploratuz. Argazkilariak, bere erretratuetan, etorkizuneko emakumetik datorren botere femeninoa eta aita helduarekiko harremana indartzen ditu. Baina alde formal horiez gain, O Zhang-ek Txinak nazio gisa duen ahaleraren, mendebaldeko egoera berrietara egokitzeko ikasteko duen ahalmenaren inguruko alegoria sortzen du, independizatzeko adin helduari itxaroten ari den aita batek adoptaturik.