Paola De Grenet

Milanen (Italia) jaio zen 1971n. Paolak Londresen ekin zion argazkilari karrerari Camberwell College of Arts-en Diseinu Grafikoko ikasketak amaitu eta gero. The Guardian, The Sunday Times Magazine edota Penguin Publishers-ekin kolaboratu du. 2003an Bartzelonara joan zen bizitzera, eta bertan bizi da gaur egun. Bertan ekin zion Espainiako transexualen bizitzaren inguruko proiektu pertsonalari. Descubrimientos PhotoEspa├▒a-ko finalista izan zen The waiting room seriearekin. Besteak beste CaixaForum, PhotoMiami, Berlineliste eta Art Madrid-en erakutsi ditu bere lanak. FotoPress┬┤07 beka irabazi zuen eta Marco Pesaresi saria ere bai, 2009. urtean.

Aukeratutako irudiak haurtzaroari buruzko bi proiektu ezberdinetakoak dira, Pink Dreams eta Growing up. Paolak umeei begiratzen dien modu intimoak lotzen ditu, xalotasun eta esperientzia, haurtzaroa eta helduaroa, fantasia eta errealitatearen arteko muga lausoa erregistratuz. Argazkilari honek haur bakoitzaren atzean ezkutatzen den heldu potentziala aurkitu nahi du, bere irudiekin adin horretako amets eta gatazkak aztertuz.