Roger Ballen

New Yorken jaio zen 1950. urtean. Roger-ek prestakuntza eklektikoa du: Ekonomia Mineralean doktoregoa du Coloradoko Unibertsitatean eta Psikologian lizentziatu zen Berkeley-ko Unibertsitatean. Gaur egun Johannesburgon bizi eta bertan egiten du lan. Hainbat liburu argitaratu ditu, eta horien artean nabarmentzekoak dira Photo Poche bilduma ospetsuak dedikatu zion monografikoa, Animal Abstraction, Roger Ballen Photographs 1969-2009, Boarding House eta Outland. 2001ean argazki-libururik onenaren saria jaso zuen PhotoEspañan eta 2002an urteko argazkilari izendatu zuten Rencontres d´Arles-en. Azkenaldian urteko klip musikal onenetarikoarekin harritu gaitu, I fink u freeky, Die Antwoord taldearentzat eginikoa. Bere lana Berkeley Art Museum, Frantziako Bibliotèque Nationale, Centre Georges Pompidou, MoMA edo Londreseko Tate Britain-eko bilduma iraunkorretako parte da.

Bere lanak fotoperiodismotik unibertso pertsonalaren sorkuntzara eboluzionatu zuen, eta etengabe harritzen du artearen mundua. Ikuslea emozionalki liluratzen duten konposizio paregabea sortzen duten egiturak, objektuak, animaliak, pertsonaia asaldatzaileak eta elementu grafikoak. Bere irudiak azaltzen ahalegintzea alferrikakoa da, irudi horiek beste diziplina batera eraman ezin den kontatzeko modu bati dagozkiolako. Ballen-ek pintura, eskultura eta argazkia erabat berria den beste zerbait sortzeko erabiltzen ditu.