Sofie Knijff

Vilvoorde-n (Belgika) jaio zen 1972an. Amsterdameko Fotoacademie-n graduatu zen. 2009an FOTO8 aldizkariaren People´s Choice Award-eko irabazlea izan zen. 2008an Arles-eko Chouchou sarietarako hautatu zuten, 2009an Fotomuseum Winterthur-eko Emerging Artist-etarako, 2009ko Talent Latent-erako eta Harry Pennings sarietarako 2011n. Urte horretan Sem Presser Fonds beka lortu zuen eta 2012an Mondriaan Foundation-ena. Bere lana, besteak beste Utrecht-eko Fotodok-en, New York Photo Festival-en eta Foto8 Summer Show-n erakutsi du.

Hainbat urtetan zehar Sofiek Hegoafrika, India, Mali, Brasil, Islandia eta Groenlandiara bidaiatu du. Herrialde horietan bere serietan agertzen diren umeak erretratatu ditu, ume horientzat ingurune propioa sortuz. Translations izenarekin aurkezten ditu bere argazkiak, eta argazkilari gisa umeak beren ingurune eta eguneroko influentzietatik bakantzen ditu, estudioaren intimitatean eta bere adierazpenetan oinarriturik, umeek beren izaera indartu dezaten. Aldi berean, Sofiek ume horiek bizi ziren espazio hutsak erretratatu zituen; irudi horietan barne eta kanpo-munduak, batak bestea islatu eta elkarri eragiten diote.