Tereza Vlcková

1983an jaio zen Txekiar Errepublikan. Publizitatea ikasi zuen Zlin-eko Tomas Bata Unibertsitatean. Bere lana erakusketa askotan ikusi ahal izan da, hala nola Rencontres d´Arles-en, ParisPhoton, LOOK3 Jaialdian, Fez-eko Jaialdian, Washington-go FotoWeek-en, Aperture Foundation-en eta Bratislavako Argazkilaritza Hilean. Orain dela gutxi Prix de la Photographie saria irabazi du. Bere lana Lausanne-ko Musée de l´Elysée, Txekiar Errepublikako PPF Art eta Lurmutur Hiriko Michaelis School of Fine Arte-ko bilduma iraunkorretan dago.

Bere irudi asaldatzaileek egileak modan eta erretratuan duen interesen eragina dute, non askotan kitsch delakoaren ertzeetan esperimentatzen duen. Two seriean, Terezak Doppelgänger kontzeptu iluna ikertzen du, bizirik dagoen pertsona baten tolesdura fantasmagorikoa definitzen duen hitz alemaniarra. Ni-aren inguruko gaiek arduratzen dute, nola ulertzen dugun gure burua. Bakarrik ote gauden edo izaki bakartiak ote garen galdetzen du. Emozionalki ez ezik fisiologikoki ere gure pareko antzekorik ba al da? Biki guztiak dira egiazkoak ala nesken alter ego gisa sortuak izan dira? Argazkilariak fikzioa eta errealitatea bereizten dituen lerro fina bilatzen du.