Vee Speers

Australian jaioa, Parisen bizi eta egiten du lan 1990az geroztik. Arte Ederrak eta Argazkilaritza ikasi zuen Brisbane-ko Queensland College of Art-en. Laurogeigarren hamarkadan argazki-finko gisa egin zuen lan Sydney-ko ABC telebista katearentzat. Bere lanak Londresen, Parisen, Miamin, New Yorken, Txinan, Irlandan, Mexikon eta Brasilen erakutsi ditu, eta The Sunday Times, PDN, Eyemazing, Milk, Bloom eta Zoom-eko azaletan ere argitaratu dira. Bere lehen liburuak, Bordello, Karl Lagerfeld-en hitzaurrea izan zuen. Bigarrena, The Birthday Party, hirugarren ediziora iritsi da. Bere erretratuak Elton John, Michael Wilson, Alan Siegel, Lawrence Schiller, DZ Bank, Museum of Fine Arts Houston edo George Eastman House-n bildumetan daude.

Alegiazko urtebetetze-festa batean umeak buruzagi bihurtzen dira beren imajinazioa askatuz. Mundu anarkista da hori, ume horiena soilik. Aginduak emateko heldurik ez dago eta haurrek agintzen dute. Vee-k alaba gazteenari eta haren lagunei atera zizkien argazkiak urtebetetze horren aitzakiarekin, eta era guztietako mozorro eta osagarriak erabili zituen irudi atenporalak sortzeko. Parte-hartzaileek beren alter ego propioak sortzen dituzte argazkietan, non helduen jarrera eta begirada zirraragarriak diren.