Bernard Faucon
Bernard_01_web

Bere formatu karratuak eta kolore finak, zehatzak, nahastezinak dira. Jokoetan nahasten diren umeak baino egiazkoagoak diren manikiz betetako mundua asmatzen du. Faucon-en helburua ez da umetan guztiok izan ditugun ametsak berreraikitzea, hegan egiten dugula adibidez, baizik eta, jatorritik, gure bizitzak zeharkatzen dituzten sentimendu sakon eta denbora-sortzaileak partekatu arazi nahi digu. Egia esan, izan garen eta ahaztuta genuen umea berraktibatzen du, liluraren aukerak esploratzeko itzuli nahi duen umea. Argazkilaritza uztea erabaki bazuen ere, tresna horrekin esan beharreko guztia esanda zuelakoan, artista aitzindaria izaten jarraitzen du. Laurogeigarren hamarkada hasieratik landu zuen argazki-muntaia, “ez nekielako bizirik zegoena fotografiatzen” eta “manikiak neretzat posatu zezaketen umeak baino egiazkoagoak zirela” deskubritu zuen.

 

Apt-en (Proventza) jaio zen, 1950ean. Ikasketak Apt-eko Institutuan egin ondoren, Filosofian lizentziatu zen Pariseko Sorbonan. 1965etik 1995era arte pintura eta argazkilaritzako hainbat lan egin zituen eta 1989an Le Grand Prix National de la Photographie irabazi zuen. Handik sei urtera argazkilaritza uztea erabaki zuen eta 1999an irudirik gabeko bere lehen testu-bilduma argitaratu zuen. 2005ean bere lehen atzera begirako integrala egin zuen La Maison Européenne de la Photographie-n. Ospea 2011n etorri zitzaion, Les routes proiektuarekin, 15 orduko iraupena zuen road movie-a.

 

Bernard_02_web Bernard_03_web Bernard_04_web